NAIZ.INFO
WASHINGTON

Outlook.com-ek ordezkatuko du Microsoften Hotmail posta elektroniko zerbitzua

Microsoftek bere posta elektroniko zerbitzua berdiseinatu du eta aurrerantzean @hotmail.com helbideak emateari utziko dio. Outlook berritu batek hartuko dio lekukoa.

Dagoeneko erabilgarri dago Outlook.com posta zerbitzua. (NAIZ.INFO)
Dagoeneko erabilgarri dago Outlook.com posta zerbitzua. (NAIZ.INFO)

Datozen hilabeteotan, Microsoftek Outlooken web bertsioa ezagutu eta frogatzera gonbidatuko ditu egun Hotmail posta zerbitzuaren erabiltzaileei. Birmoldaketa honen bitartez, Googleren Gmail zerbitzuarekin lehia estutzeko xedea du Windowsek.

Hala nahi dutenek, @hotmail.com marka mantendu ahal izango dute beren helbideetan, baina Microsoften helburua da 1996an sortutako posta elektronikoa desagertzen joatea Outlookek bere lekua har dezan. Halere, informatika arloko enpresa erraldoiak ez du zehaztu zein epetan egin nahi duen trantsizioa.

Duen beteranotasunari esker, posta elektronikoaren arloan, Hotmail da egungo liderra, 325 milioi erabiltzaile gehiagorekin. Halaber, Gmail zerbitzua hazkunde sendoagoa izaten ari da eta dagoeneko 298 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu. Yahoo! hirugarren posta zerbitzu erabiliena da.

Apustu berri honetan, Microsoftek erabilgarritasuna lehenetsi du eta edukiak modu argiago batean eskainiko dituela adierazi du. Era berean, Facebook, Twitter edota Skype bezalako sare sozialak integratuko ditu.