Naiz.info
Donostia

Hamazazpi film lehiatuko dira Zuzendari Berriak sailean

Zinemaldiaren aurtengo ediziotik aurrera, Zuzendari Berriak atala sail independientea izango da.

Guztira hamazazpi film lehiatuko dira aurten Zinemaldiaren 60. edizioko Zuzendari Berriak sailean. Danimarka, Holanda, Estatu frantsesa, Libano, Alemania, Britainia Handia, Errumania, Perú, Txile, Paragua, Brasil, Txina, Iran eta Israelgo ekoizpenak dira zuzendari berriek Donostian aurkeztuko dituztenak.

Aurten, lehenengoz, Zabaltegitik kanpo, sail propioa izango du Zuzendari Berrien atalak. Independizazio horrek, atala indartzea ekarri duela adierazi dute Zinemaldiko arduradunek.

Zuzendari Berrien sariaren irabazlea Sail Ofizialekoa ez den beste nazioarteko epaimahai batek erabakiko du, eta hark izendatutako filmak 90.000 euro jasoko ditu.