Naiz.info
Donostia

390 preso politikok borrokaldia abiarazi dute Iosu Uribetxeberriarekin elkartasunez

Etxeraten arabera, 390 dira Iosu Uribetxeberriarekin elkartasunez borrkaldia abiarazi duten euskal preso politikoak.

Etxeratek ohar bidez jakinarazi duenez, preso politikoen gehiengoak gose greba mugagabeari ekin dio, Uribetxebarriaren egoera salatu eta bere berehalako askatasuna exijitzeko.

Gose grebez gain, bestelako borrokak burutzen ari direla ere jakinarazi du elkarteak, hala nola, itxialdiak zeldetan, espetxeko janariari uko egitea, elkarretaratzeak, gutun bidalketa Barne Ministeriora, baraualdi txandakatuak.