NAIZ.INFO
TOLOSA

Xala eta Barriolak txapelketako bigarren neurketa irabazi dute

Tolosako Beotibat pilotalekuan jokatu duten neurketa irabazi dute Xala eta Barriolak Gonzalez eta Zubietaren aurka (22-17). Modu horretan, ligaxkako bigarren puntua lortu dute.

Xala-Barriola / Gonzalez-Zubieta bikoteek Beotibarren jokatu duten neurketaren argazkia. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)
Xala-Barriola / Gonzalez-Zubieta bikoteek Beotibarren jokatu duten neurketaren argazkia. (Gari GARAIALDE/ARGAZKI PRESS)

Gaur ekin zaio Binakako txapelketako ligaxkako bigarren jardunaldiari Tolosako Beotibar pilotalekuan Xala-Barriola / Gonzalez-Zubieta neurketaren. Lehenak suertatu dira garaile (22-17), modu horretan txapelketako bigarren puntua lortu dute.

Gonzalez eta Zubietak, aldiz, neurketarik irabazi gabe jarraitzen dute gaurko porrotaren ostean.

Bihar Olaizola II-Ibai Zabala / Bengoetxea VI-Beroiz bikoteen arteko partida jokatuko dua Iruñeako Labrit pilotalekuan.