Naiz.info
Ajaccio

Korsikar hizkuntzaren koofizialtasuna gehiengo zabal batek onartu du

Korsikako Lurralde Asanbladan korsikar hizkuntzaren koofizialtasuna gehiengo zabal batek onartu du. 36 bozka jaso ditu alde, 11 abstentzio eta 4 parlamentari ez dira bozkara agertu.

Eztabaida atzo abiatu zen eta bozkaketa gaur gauera arte atzeratu da. Eskuin, ezker eta nazionalistek aurkeztu dituzten 110 zuzenketen aurkezpena ezin izan zuten bukatu atzoko jardunaldian, eta gaur goizeko saioan jarraitu dute.

Korsika hizkuntza koofizial izendatzearen alde egin dute 36 hautetsik. 11 lagun abstenitu egin dira eta beste lauk ez dute bozketan parte hartu.

UNESCOaren arabera, korsikera desagertzeko arriskuan da, hori dela eta koofizialtasuna hizkuntza berreskuratzeko manera egoki eta beharrezkoa izaten ahal dela uste dute proposamena bultzatu duten hautetsiek.