NAIZ.INFO
MELILLA

Ehun etorkin inguruk Melillako hesia zeharkatzea lortu dute

Ehun bat etorkinek Melillako hesia zeharkatu eta hirian sartzea lortu dute gaur goizeko lehen orduan.

Barne Ministerio espainolak zabaldutako bideotik hartutako fotograman hainbat etorkin ikus daitezke hesia igotzen. (AFP)
Barne Ministerio espainolak zabaldutako bideotik hartutako fotograman hainbat etorkin ikus daitezke hesia igotzen. (AFP)

Gobernu espainolaren ordezkaritzak zabaldu duenez, goizeko 7.50 aldera 500 lagun inguru Melillako hesia zeharkatzen saiatu dira, Vaguada Linares eta Rio Nano artean.

Poliziaren bertsioaren arabera, bi taldetan zatitu dira afrikarrak eta harriak eta makilak erabili dituzte Melillara sartu ahal izateko. Guardia Zibila eta Marokoko Polizia haien aurka oldartu dira baina 100 lagun inguruk hesia zeharkatzea lortu dute. Zaurituak badaude, Gobernu espainolaren arabera.

Joan zen astelehenean ere 150 etorkin inguruk Melillako hesia zeharkatzea lortu zuten.