Naiz.info
Villabona

36ko Gerran fusilatutako hiru biktimei aitortza publikoa egin diete Amasa-Villabonan

Hiru biktimetatik biren gorpuak orain gutxi identifikatu dituzte eta gaurkoan guztiek aitortza publikoa jaso dute. Amasako hilerrian egin da ekitaldi ofiziala, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak burututa.

 

Fusilatuei egindako aurreskua Amasako hilerrian. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Fusilatuei egindako aurreskua Amasako hilerrian. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Joxe Agustin Garmendia Urkola, Joxe Garmendia Iraola eta Kruz Iribarren Ezkioga 1936ko urriaren 1ean fusilatu zituzten Francoren gudarosteek. Villabonako bizilagun hauei 78 urte geroago egin diete aitortza publikoa.

Urteak egin dituzte Amasako hilerrian lurperatuta, baina horietako baten izena soilik zegoen identifikatuta. Haritza Elkarteak eta Aranzadik elkarlanean egindako ikerketa baten ondotik jakin da, orain, guztiak zeudela leku berberean lurperatuta.

Amasako hilerrian bertan ekitaldi ofiziala egin da, eta bertan izan dira, besteak beste, Villabonako alkate Galder Azkue eta Gipuzkoako ahaldun nagusi Martin Garitano.