Tokian tokiko basogintza alternatibei buruzko jardunaldiak
2013/02/16

09:30-19:15.

Igorre
Bizkaia
Basogintza
AIPAMENAK

Igorre Bizirik herri plataformak Tokian tokiko basogintza alternatibei buruzko jardunaldiak antolatuko ditu otsailaren 16rako, Igorreko Lasarte kultur etxean.

Herritarrengan ekologiaren arlo ezberdinei buruz dibulgazio lana egitea du helburu plataformak. Horren erakusgarri, jardunaldiak parte hartu nahi duen jendarte osoari irekitak egongo dira. Bertan basogintzaren eredu berriak landuko dira lau atal desberdinetan. Izen-ematea beharrezkoa izango da: http://igorrebizirik.wordpress.com/.

Egitaraua:

09:30 Jardunaldien nondik norakoak aurkeztea.

10:00 ‘Zerain Paisaia Kulturala, ondarea eta herrilana dira etorkizuna’.

11:30 Atsedenaldia: kafea eta galletak.

12:00 ‘Biomasaren erabilera lokal baterantz adibide bi’. Formatua: esperientzien aurkezpena (30’ eta 30’) eta eztabaida (30’).

13:30 Bazkaria.

15:30 ‘Mosaikoak eta baso mistoak mendi pribatu eta komunaletan’. Gonbidatuak: Olate Arrarte eta Claudia Maldonado basogintza teknikariak.

17:00 Atsedenaldia: ardoa eta pintxoak.

17:30 ‘Baso Ahaztuak’ dokumentalaren estreinaldia.

19:15 Agurra.

ORDUA

09:30-19:15.

KOKAPENA
Elexalde, 8
Lasarte kultur etxea
Igorre