Berriola
Egilea: Naiz+
Postontzira iritsitako informazioa argitaratuko dugu hemen. Información que llega vía buzón. Actualités sur boîte de réception. News from mailbox.
Naiz
2013/01/18 15:02h.

Twitter: @pizten_ari_gara | Facebook: Itsasargia Donostia | Bloga: Itsasargia.wordpress.com

Elkartu gara bat, bi, hiru lagun, eta erabaki dugu: Donostian komunikazio tresna berria eraikiko dugu. Alegia, komunikabide berria sortuko dugula. Bai ala bai, kitto.

Komunitate digitala, birtuala, herritarron topaleku. Herriaren ispilu. Zu eta ni, gu bihurtuko garena. Herritik sortua. Herriarentzat. Auzolanean egina.

Herri mugimenduentzako eta herritarrontzako tresna. Irekia; kolore eta joera anitzeko herritarron elkargune. Donostiako egunerokoari ikuspegi kritiko eta eraldatzailearekin begiratzeko lehioa.

Bagoaz, bagoaz bai, abentura berri honetan barreiatzera… Baina, nola aurrera eraman halako asmoa? Nola eraiki horrelako gunea? Nondik hasi? Norekin? [...+]