\r\n\n"}
Naiz+ Naiz+

Espainian, Polizia suhiltzaileak atxilotzen hasi zenekoa...


Argazkia: Juan Medina, @MMunerabidez

Bart atxiloketa ugari zan da Burgosko Gamonal auzoan abiatutako protestarekiko elkartasunez. NAIZ.info-n duzue gaueko lehen balantzea eta egunean zehar ere informazio osatuz joango gara... Hala ere, irudi honek munduari bira emateko traza osoa du. Madril da, suhiltzaileak dira, Espainiako Poliziaren eskutan, bart atxilotu egin baitute suhiltzaileetako bat; Poliziari aurre egitea egozten diote.

Hauxe atxilotu duten momentuaren bideo bat:

eta beste bat:

Antza, polizia baten eta suhiltzaile baten artean ika-mika sortu da, bigarren hau Burgosko Gamonal auzoarekiko elkartasunez antolatutako manifestazio baten ostean sutan zegoen zabor-ontzi bat itzaltzen ari zenean. Enkontru horren emaitza suhiltzailearen atxiloketa izan da.

Poliziaren bertsioa? Suhiltzaileari sua itzaltzeko zerabilen mangera kaletik kentzeko agindu omen diote, eta honek ezetz esatean izan omen da ika-mika. Bertsio horretan diote, ordea, Polizia kale bat aurrerago zabor-ontziak erretzen ari ziren batzuengana bidean zegoela, eta suhiltzaileak bidea oztopatu diela... Ia suhiltzaileak aske uztean zer dioen...

Eta hau, ez da bukatu: