Naiz+ Naiz+

#Saretuz, herri komunikazioa antolatzeko konpromiso bila

Komunikazio eremuko ikasketak burutzen ari diren ikasle talde batek herri komunikazioa antolatzeko ekimena agiarazi du, abiapuntu gisa ‘Antola dezagun herri komunikazioa’ dioen konpromisoa hartuta. [Facebookhttp://herrikomunikazioantolatzen.wordpress.com/]

Duela hiru aste (goian ikusgai) Leioako campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultateko ikasle eta irakasleek plazaratutako aldarrikapena, kazetaritza kritiko baterako ildoen ingurukoa, dute oinarri. Hau ekimenera saretzeko oinarri gisa proposatzen duten konpromisoa > #Saretuz

ANTOLATU DEZAGUN HERRI KOMUNIKAZIOA!

#HerriHarresia eraiki genuen, eta oraindik zutik dirau. Donostin eta Ondarrun argi geratu da herri batu baten indarra,  baita komunikazioaren indarra ere: garatutako estrategia komunikatiboari esker eta  etengabeko jarraipenari esker, Boulevardean eta Alamedan gertatzen dena Euskal Herritik eta Mundu osotik zabaldu da.

Apirilean, Donostin hasi eta ondoren Ondarrun jarraitu zuen #HerriHarresiaren dinamika ez dela hemen etengo argi dugu. Ehundaka gazte daude auziperatuta, eta tamalez, Euskal Herriko gazteon aurkako epaiketa politikoak aurrera jarraituko dute.

Duela hiru aste EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzietako fakultateko ikasle eta irakasleek aldarrikapen bat burutu  zuten. Bertan nahi eta behar ditugun kazetaritzaren ildoak plazaratu zituzten.

Horregatik eta agerraldi horretan aldarrikatutakoa gure eginez, informazio kritiko, erreal eta askearen aldeko apustua egingo dugu, eta, mezu hori zabaltzen lagundu beharko genukeela ulertzen dugunez, hemendik aurrera egongo diren herri harresietan eta antzerako dinamiketan komunikazio alorrean laguntzeko prest gaude.

Badakigu hurrengoko #HerriHarresia Iruñerrian izango dela. Hortaz, gu komunikazio  munduan lanean gabiltzan heinean, parte hartze aktiboa izan beharko genukeela uste dugu. Honela, Aske Gunean komunikazioa indartuko dugu, gurekin batera bertan  lanetan ari direnak laguntzen ditugun bitartean: bideoen muntaia egiten, argazkiak ateratzen, bideoak grabatzen, artikuluak idazten, sare sozialetatik mezua zabaltzen, etab.

Beraz, hemendik aurrerako #HerriHarresietan komunikazio lanetan laguntzeko prest bazaude, bidali korreoa herrikomunikazioa@gmail.com helbidera. Mezu horretan, zuen datuak, kontakturako datuak (telefonoa, emaila, twitterra, etab.), eta zer nolako konpromezu maila hartzeko prest zauden (ad: ni Bilbotarra naiz, ez daukat kotxerik; hortaz soilik asteburuetan komunikazio gunera bertaratzeko prest nago – Azken finean zertarako prest zauden kontatzea izango da).