Naiz.info
Donostia

Zinemaldiaren 60. urteurreneko argazki erakusketa izango da San Telmo Museoan

‘Donostian ibiltari’ izenburupean, gaurtik irailaren 30era bitarte 80 argazki argitaragabeez osatutako erakusketa ikusgai dago San Telmo Museoan.

Quentin Tarantino, 1994an. (David CALLE)
Quentin Tarantino, 1994an. (David CALLE)

San Telmo museoan ‘Donostian ibiltari’ erakusketa ikusgai dago gaurtik irailaren 30era bitarte, Zinemaldiaren 60. urteurrena dela-eta.

Pedro Usabiaga argazkilaria du komisario eta argitaratu gabeko 80 argazkik osatzen dute erakusketa, guztiak Zinemaldia ikuspegi ezberdin batetik erakusten duten irudiak.

Zinema zinez bizi duen hiriaren eguneroko paisaiaren parte diren aurpegi ezagunak dira protagonista. Hala nola, John Travolta, Kirk Douglas Lana Turner edo Anita Ekberg.

San Telmoko Laborategi gunean dago ikusgai erakusketa eta sarrera doakoa da.