NAIZ.INFO
DONOSTIA

515 dira Uribetxeberriaren askatasuna eskatzeko borrokaldian dauden preso politikoak

Indartzen ari dira pixkanaka Iosu Uribetxeberria larriki gaixorik dagoen presoaren askatasuna exijitzeko ekimenak. 515 dira Etxeraten azken datuen arabera arrasatearraren askatasuna eskatzeko borrokaldian dauden preso politikoak.

Iosu Uribetxeberriaren askatasuna eskatzeko Bilbon egin duten elkarretaratzea. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)
Iosu Uribetxeberriaren askatasuna eskatzeko Bilbon egin duten elkarretaratzea. (Marisol RAMIREZ/ARGAZKI PRESS)

Bai kalean nola espetxeetan ere ugaritzen ari dira Iosu Uribetxeberria larriki gaixorik dagoen presoaren askatasuna exijitzeko dinamikak. Etxeratek eman dituen azken datuen arabera, 60 espetxetan banatutako 515 preso politiko inguru borrokaldian daude arrasatearraren askatasuna eskatzeko.

Preso gehienek gose greba mugagabeari ekin diotela azaldu du Etxeratek. Hala ere, bestelako ekimenak ere hasi dituzte, hala nola, itxialdiak, espetxeko janariari uko egitea, elkarretaratzeak, Barne Ministeritzara eta Espetxeetako Zuzendaritzara gutun bidalketak...

Zazpigarren eguna du gaurkoa Uribetxeberriak gose grebari ekin zionetik.