Naiz.info
Donostia

Ziega bat Bulebarrean

Idazle Espetxeratuen Eguna ospatu dute Donostian, hainbat kazetari eta idazleren irakurraldiarekin eta mahai inguru batekin.

Zenbait kazetari eta idazle, Bulebarreko «ziegan». (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)
Zenbait kazetari eta idazle, Bulebarreko «ziegan». (Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS)

Lehenengo aldiz Euskal Herrian ospatu da Idazle Espetxeratuen Eguna. Donostian egin du geldialdia orain arte Euskal Pen Klubak eta Ataramiñek munduan zehar antolatu duten ekitaldi honek.

Arratsaldeko 18.00etan abiatuta, 19 kazetari eta idazlek irakurraldia abiatu dute gaurkoan ziega bilakatu duten Donostiako Bulebarrean. Bertan izan dira, besteak beste, Fermin Munarriz, Martin Anso, Martxelo Otamendi, Gorka Landaburu, Laura Mintegi, Fito Rodriguez, Karlos Zurutuza, Iñaki Egaña, Lander Garro, Eider Rodriguez eta Maite Bidarte.

Idazle Espetxeratuen Egunean aipamen berezia izan dute oraindik espetxean dauden ‘Egin’ egunkariko langileek eta, nazioarte mailara begira, baita gose greban dauden kurduek eta Gaza jasaten ari den erasoak ere.

Jardunaldia Laura Mintegik eta Fermin Munarrizek ‘Espetxeaz eta sorkuntzaz bi hitz’ izenburupean zuzendutako mahai inguruarekin amaitu da.