NAIZ.INFO
VILLABONA

Pello Zelarain presoa aske geratuko da datozen orduetan

Hamabost urte espetxean igaro ostean, datozen orduetan geratuko da aske Pello Zelarain preso villabonatarra, Villenako espetxea atzean utzita.

Pello Zelarain preso villabonatarra aske geratuko da datozen orduetan hamabost urte espetxean igaro ostean, Etxerat elkarteak adierazi duenaren arabera.

Etxeratek salatu zuen moduan, dagokion zigorra baino gehiagoko zigorra beteta irtengo da Villenako espetxetik. Hemeretzi urteko kartzela zigorrera kondenatu zuten eta presoei dagozkien murrizketa edo erredentzioak tarteko, 2011etik behar luke kalean, Etxeraten arabera.

Presoen senideen elkarteak ongi etorri eman dio Zelaraini eta besarkada bat luzatu dio bere familiari.