Naiz.info
Donostia

Zinemaldiko ‘Perlek’ atal berezitua izango dute aurrerantzean

Orain arte Zabaltegi barnean eskaini izan ditu Zinemaldiak nazioarteko jaialdietan saritutako filmak, Perla gisa ezagutzen direnak. Aurrerantzean sail berezitua izango dute.

Perlak ataleko film guztiek izango dute Publikoaren Saria jasotzeko aukera, eta ataleko film bakoitzaren lehen proiekzio publikora agertzen diren ikusleek emango dute saria.

Zabaltegi, berriz, urteko zinema-proposamen harrigarrienei eta erakargarrienei irekitako atal bihurtuko da, Zinemaldiak jakitera eman duenez. Lehiaz kanpoko atal honetan ez dago arau formalik ez eta gai mugarik ere. Hala, berriro heldu nahi dio Zinemaldiak Zabaltegiren jatorrizko izaerari, atzera ere programazioaren barruko benetako gune irekia izan dadin.

Erabaki horrekin, Donostia Zinemaldiak iaz hasitako atalen berritzearekin jarraitu nahi du; orduan, Zuzendari Berriak atala sail independiente egin baitzuen.