NAIZ.INFO
IRUÑEA

Hainbat hautetsik itxialdia hasi dute Olatzagutian, Portland-eko errauskailua salatzeko

Kolore ezberdinetako hainbat hautetsik itxialdia hasi dute Olatzagutiako udaletxean Gobernu nafarrak Portland enpresari hiri hondakinak errausteko eman dion baimena salatzeko, udalen eskuduntzaren aurkako «erasoa» dela arrazoituz.

Sakana, Lautada eta Lizarraldeako hainbat hautetsik egin duten agerraldeiaren argazkia. (Lander Fdz. ARROIABE(ARGAZKI PRESS)
Sakana, Lautada eta Lizarraldeako hainbat hautetsik egin duten agerraldeiaren argazkia. (Lander Fdz. ARROIABE(ARGAZKI PRESS)

Sakana, Lautada eta Lizarraldeako hainbat hautetsik prentsaurrekoa eman dute Gobernu nafarrak aste honetan «udalen eskuduntzaren gainetik» hartu duen erabaki bat salatzeko.

Hautetsien esanetan, «udal autonomiari eginiko erasoa» da Nafarroako Gobernuak Olatzagutian kokatzen den Portland enpresari hiri hondakinak errausteko baimena eman izana.

Formula honek «ez ohikoa» izan beharko lukeela salatu dute eta Olatzagutiako arautegiaren gainetik bere irizpideak «inposatu» izana leporatu diote Barcinaren gobernuari, «enpresa pribatu baten interes ekonomikoak babestuz».

Hau guztia dela eta, «ezinbestekoa» iruditzen zaie hautetsiei herritarrak mobilizatzea. Hori horrela, itxialdia abiatu dute gaur arratsaldean, bihar eguardiko 12.00ak bitarte.