Naiz.info
Bilbo

Hamahiru gazte epaituko dituzte asteazkenean Bolognaren aurkako salaketa batengatik

Asteazkenean abiatuko da Bilboko Auzitegian hamahiru ikasleren kontrako epaiketa. Lau hilabetetako espetxe zigorra eskatzen dute haien aurka.

2008an EHUk Leioan duen campusean Bolognaren aurka egindako protestengatik hamahiru lagun epaituko dituzte asteazkenean Bilboko Auzitegian. Epaiketak pasa den irailean hasi behar zuen, baina urtarrilera arte atzeratu da.

Lau hilabetetako espetxe zigorrari aurre egin beharko diote gazteek, desordena publikoak eragin zituztela leporatzen baitiete.

Ikasle Abertzaleek eskubide zibil eta politikoen urraketa salatu dute eta EHU egin dute epaiketa horren erantzule nagusi. Iñaki Goirizelaia errektoreak (2008an Bizkaiko EHUko errektoreorde zenak) «baimendu zuen Ertzaintza campusean sartzea eta ikasleen kontra oldartzea». Epaiketa bertan behera geratzea ere galdegin dute.