NAIZ.INFO
BAIONA

Martxan da Eusko-a, tokiko moneta «ekologiko eta solidarioa»

600 erabiltzerekin hasiko da martxan Eusko-a, tokiko moneta «ekologiko eta solidarioa», gaurtik aurrera. Ipar Euskal Herriko 190 enpresa eta elkartetan erabili ahal izango da.

Eusko, tokiko moneta «ekologiko eta solidarioa», erabilgarri da gaurtik aurrera Ipar Euskal Herrian. Guztira, 190 enpresa eta elkartetan erabili ahal izango da.

Jadanik 600 pertsonek dute moneta eskuan eta euroak euskotara aldatu nahi dituztenek hamahiru aldagune izango dituzte horretarako.

Iragan larunbatean 112 pertsonek hartu zuten parte Uztaritzen egin zen Euskal Monetaren Biltzar Nagusian. Bertan, tokiko euskal moneta «ekologiko eta solidarioa» kudeatuko duen elkartearen estatutuak onartu zituzten.