Naiz.info
Bilbo

Berasaluze eta Albisuk erraz gainditu dituzte Titin eta Merino

Asegarceren bikoteak hirugarren garaipena eskuratu dute jarraian. Berasaluze bikain aritu da aurrean eta 22-9 irabazi dute.

Berasaluze egindako tanto bat ospatzen. (ARGAZKI PRESS)
Berasaluze egindako tanto bat ospatzen. (ARGAZKI PRESS)

Pablo Berasaluze eta Jon Ander Albisuk erraz gailendu dira gaur arratsaldean Bilboko Bizkaia frontoian (22-9). Partida hasieratik markagailuan agintzen hasi dira eta Titin eta Merinok osatzen duten bikote errioxarrak ezin izan du jokoan sartu.

Berasaluze bikain aritu da errematatzeko orduan eta Albisuk ez du hutsik egin. Hirugarren garaipena da Berasaluze eta Albisurentzat.