Naiz.info
Donostia

Europatik gertu kokatu da Reala

3 eta 0 irabazi du Mallorcarne kontra Anoetan eta datorren urtean Europan jokatzeko postuak puntu bakar batera dituzte txuri-urdinek. [Partidaren xehetasunak]

Pozik bukatu dute Realeko jokalariek eta zaletuek jardunaldia. Garaipen garrantzitsua eskuratu dute Mallorcaren kontra. Erraz gailendu dira (3-0) eta azkenean, hamar jokalariren kontra irabaztea lortu dute. Javi Marquezek txartel gorria ikusi du 29. minutuan eta jokalari bat gutxiagorekin Mallorcak ezer gutxi egin al izan du.

Baina horrez gain, garrantzitsuena Europako ametsa errealitate bilakatu daitekeela da. Datorren urtean Europa League jokatzeko postua puntu bakar batera dauka Realak eta Txapeldunen Liga, hirutara.

Chori Castro, Vela eta Ifranek egin dituzte golak. Bigarren zatian heldu dira guztiak.