Naiz.info
Baiona

FDSA gailendu da Paueko Laborantza Ganberako hauteskundeetan

ELB-Confédération Paysanne izan da bigarren indarra; lau aulki eskuratu ditu. Mixel Anxolabehere baigorriarra buru duen FDSA sindikatuak 16 ordezkari izango ditu.

FDSA sindikatuak irabazi ditu Paueko Laborantza Ganberako bozak. 2007ko bozekin alderatuta bost pundu galdu ditu sindikatuak, ozta-ozta bada ere %50eko langatik behera pasatu delarik. 3.326 bozekin (%49,8), 16 aulki izanen ditu Mixel Anxolabehere baigorriarra buru duen sindikatuak.

ELB-Confédération Paysanne izan da bigarren indarra (2.368 boto eskuratu ditu, %35 eta 4 aulki). Bi pundu irabazi ditu zerrenda honek.

Coordination Rurale hirugarren zerrenda bozkatuena izan da (1.013 boz eta aulki bat).

«1000 bozkako aldea atera diogu bigarren indarrari, beraz argazkia argia da», adierazi du Anxolabeherek.

Laurent Irigarai, ELBren izenean hauxe erran dio, bestalde, ‘Le Journal du Pays Basque’ kazetari: «Lau aulki horiek baliatuko ditugu eta ELB ordezkatua izanen da Paueko Laborantza Ganbaran».