NAIZ.INFO
PARIS

Parisko Auzitegiak aske utzi du Beñat Atorrasagasti martxoaren 25eko epaiketa bitarte

Baldintzapean aske geratu da Beñat Atorrasagasti martxoaren 25ean egingo den epaiketa bitarte. Horrez gain, inolako kontrol judizialik ez dio ezarriko Parisko Auzitegiak.

Marxoaren 25ean egingo den epaiketa bitarte, baldintzapeko askatasuna eman dio Parisko Auzitegiak Beñat Atorrasagastiri. Gainera, ez du inolako zaintza judizialik izango.

Atorrasagasti Edinburgon atxilotu zuten 2012ko uztailaren 13an eta urte honetako urtarrilaren 30ean estradiatu zuten Estatu frantsesera.

Epaileak Edinburgora itzultzeko baimena eman dio, martxoaren 25an epaiketara itzuliko den bermearekin. Osterantzean, haserako zigorra ezarriko diotela mehatxu egin dio.

Fiskalak ere ez du Atorrasagasti aske uztearen aurka egin, nahiz eta inolako kontrol judizialik ezaiola ezarriko eta kexu agertu da.