Naiz.info
Altsasu

Gazte topaketetarako eskola ez uztea galdegin dio Nafarroako Gobernuak Altsasuko Udalari

Gazte Burutakzio topaketetarako Zelandi eskola publikoa eta Musika Eskola antolatzaileen erabilgarri ez uzteko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Altsasuko Udalari. Bertan egingo dira topaketak ostegunetik aurrera Ernaik eta Aitzinak antolatuta.

Maialen Etxeberria eta Koldo Etxegarai, Ernai eta Aitzinako ordezkariak. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Maialen Etxeberria eta Koldo Etxegarai, Ernai eta Aitzinako ordezkariak. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Nafarroako Gobernuko bozeramaile Juan Luis Sanchez de Muniainen arabera, eraikin publikoak antolatzaileen erabilgarri uzteak «legea urratzen du». Asteburuko topaketak, gainera, «ezker abertzale erradikalak» anotolatuak direla salatu du, eta «izaera politikoa» duten topaketak direla.

Bere iritziz, Ernaik eta Aitzinak asteburuan Altsasun egingo dituzten topaketak «gogoeta eta heziketa politikora» bideratutakoak dira eta legeak politikarekin lotutako ekimenak eskola publikoetan egitea debekatzen duela ohartarazi du. Hala, Altsasuko Udalari eraikin horiek antolatzaileen esku ez uztea eskatu dio.