BIZIGOGOZ

 

Oroimenaren atzetik

 

Oraindik ere hotzikara ematen dute. 36ko gerraren lekuko zuzenak diren aztarna ugari daude gure bazterretan. Bigarren errepublikaren kontra 1936ko uztailaren 18an egindako altxamendu faxistak eta ondorengo hiru urteko gerrak gogor kolpatu zituen Euskal Herriko bazterrak. Izandako gertaera eta istorioak oroimenean gordetzen dira oraindik. Herriz herri, gertaera ilun haien hamaika lekukotza aurki ditzakegu.


IRUÑEA, EZKABA
Ezkabako espetxea.
BIZIGOGOZ|30/09/2013

Hotzikara ematen du Ezkaban espetxea izandako eraikina ikusteak. Azken karlistadaren ondoren Iruñea babesteko gogorleku bihurtu zuten Ezkaba mendia. Hamarkada gutxi geroago, hegazkinen etorrerarekin zentzua galdu zuen gotorlekuak. JARRAITU IRAKURTZEN

OTXANDIO, ANDIKONA
Otxandioko plaza.
BIZIGOGOZ|30/09/2013

Europan gertatu zen zibilen aurkako lehen bonbardaketetako baten lekuko zuzenak izan ziren Otxandion 1936an. Frankisten altxatzeatik egun gutxira, uztailaren 22an, Otxandio gerra hegazkinek bonbardatu zuten. 61 lagun hil ziren.

SARTAGUDA
Memoriaren Parkea
BIZIGOGOZ|30/09/2013

Errepresio bortitza jaso zuen Sartagudak errepublikaren aurka altxatu zirenen eskutik. Hildakoen oroimenez eraiki zuten 2008an Memoriaren Parkea; 3.444 biktimen izenak daude bertan.

HERNANI
Omenaldia Hernaniko hilerrian.
BIZIGOGOZ|30/09/2013

Hernanik jaso zuen gerra zibileko kapitulurik ilunetako bat. Ondarretako espetxetik atera eta dozenaka lagun fusilatu zituzten. Gaur egun oraindik, asko dira euren familiartekoen arrastorik ez dutenak.

LEGUTIO, ALBERTIA
Albertiako oroimen monumentua.
BIZIGOGOZ|30/09/2013

Legutio ipar-ekialdean dago Albertia mendia. Pagadi eta amezti ugari hartzen dituen ingurune natural ederra da. Aisiladirako gustuko lekua askorentzat; kirolerako ere leku aparta. Edonola ere, mendian oraindik aurki daitezkeen lubakiekin egiten du topo bisitariak. 36ko gerrako gertaeretara garamatzatze zuzen zuzenean.

BERMEO
Matxitxakoko guda.
BIZIGOGOZ|30/09/2013

Entzutetsua izan zen eta gerora herritarren oroimenean gordeta geratu da Matxitxakoko lurmuturraren parean 1937ko martxoaren 5ean gertatu zen itsas-borroka. Gerra bete betean, errepublikarren alde ari ziren Eusko Itsas Gudarostearen eta armada nazional frankistaren arteko borroka izan zen.

DURANGO
Hilerrian oroimen ekitaldia.
BIZIGOGOZ|30/09/2013

1937n herritarren aurkako eraso gogorra jasan zuen Durangok. Egun gutxi geroago, Gernika bonbardatu zuten alemaniarren laguntzarekin.

GERNIKA
Bonbardaketa irudikatzen hainbat herritar.
BIZIGOGOZ|30/09/2013

Hilabete lehenago Durango bonbardatu ondoren heldu zen Gernikako bonbardaketa entzutetsua. 1937ko apirilaren 26ko gertakari hartan, guda hegazkinen erasoan, 126 lagun hil ziren. 

ELGETA
Oroimen monumentua.
BIZIGOGOZ|30/09/2013

Elgeta eta Elorrio arteko mendia da Intxorta. Historia handia jasotzen duen ingurua da, 36ko gerran gudarien gotorleku izan baitzen. Frankisten ejerzitoari 7 hilabetez egin zioten aurre inguru honetan.

BILBO
Artxanda.
BIZIGOGOZ|30/09/2013

Bigarren Errepublikaren aurka altxatutako faxisten erasoaldia gelditzeko asmoarekin eraiki zen Bilbo inguruan burdin hesia edo gerriko ezaguna. Gaur egun erabat utzita dauden lubaki haietan gure historiako pasarte odoltsuetako bat bizi izan zen.