BIZIGOGOZ
Sanagustin kulturgunea
Sutagar taldearen kontzertua.
BIZIGOGOZ|17/06/2013

Ekitaldietarako gunea baino gehiago, kulturgintza eta herrigintza uztartzen dituen proiektu erraldoia da Sanagustinen martxan jarri dutena. Azpeitian, herri mugimendu artetik kultura arloa gehiago indartu asmoz abian jarritako egitasmoa da. Uneko kulturaren, taldeen, elkarlanaren, aisiaren eta euskararen gune ere bada Sanagustin. Azpeitian ez ezik, Urola Kosta eskualdeko kulturari bultzada emateko sortu zuten gunea. Herri nortasuna indartzeko bilgunea.