Harkaitz Canok idatzitako narrazioa


12. ATALA

IZOZTE AKTA

HARKAITZ CANO | 2013/08/15


Everybody orobistari begira. Metroan eta kalean ere, nor bere hologailuan ari zen zuzeneko hologramak lookeatzen, paying much attention. Emanaldia orobista pribatuetan ere ematen zuten arren, irekian ari ziren gehienak jarraitzen: advertising asko sartzen ziren galde-erantzun tarteetan, denbora errealean neurtutako hipnoaudientzia indizea handia zen seinale. For the very first time, IAKHPk, Izozte Aktaren Kontrako Herri Plataformak, tarte bat zeukan prime time ordutegian. Many ziren adin txikiko izoztearen aurka mintzo ziren adituak, eta horregatik babestu ziren hauen eskubideak herrialde gehienetan, baina inor gutxik jartzen zuen zalantzan the whole act. Izozte Aktaren Kontrako Herri Plataformak, bai, ordea. Hori nahikoa ez eta, bilbatuari muzin egin eta euskara batuan mintzo zen plataformako leaderra. Probokaziotzat hartu zuten manyk. Ni neu included, jakina.  Nora aldiz, harekin zegoen, it goes without saying.  

-Erantzuna: ...abantailak? Nik desabantailak esango dizkizut. Demagun gurasoek izoztea erabakitzen dutela. Demagun semeak ezetz. Semea gurasoak baino zaharrago bilakatuko da...

-Kazetaria: Izozte Autonomiak hala ahalmentzen du, right?

-Erantzuna: Zer mundu litzateke hori, ordea? (¡Siempre, Coca-cola!)

-Kazetaria: Radical autonomiaren mundua, perhaps? (Zara Shirts, 3,99 doleuros only!)

-Erantzuna: Munstrokeria galanta! Demagun gurasoek semea zaindu dutela txikitan, aguretan ere hura zaintzea egokituko litzaieke, ala? (comercialik gabeko question honen esponsorizazioa Rockefeller Foundationen sostenguak egin du posible)

-Kazetaria: Ez du oso bidezkoa ematen, horrela jarriz gero... (Mazda: be green, kontsumo bidezkoaren alde)

-Erantzuna: Bizitzaren zikloa ziklo delako errespetatu behar da... (Samsung: orobista lenterik onenak!). Arazo eta inguruabar asko ez dira aintzakotzat hartu, deskalabru bat izango da, zentzu guztietan...

-Kazetaria: Horregatik bozkatuko da, hain zuzen ere (Flex, the most suitable beds in town!).

-Erantzuna: Bozkatzea bera, astakeria da. Ezin da hain kontu serioekin erreferendumik egin (The Lion King! Azken asteak!).

-Kazetaria: Ea ondo ulertu dudan... Erregimen demokratiko eta parte-hartzaileetako procedurea zalantzan jartzen duzu, is that?

-Erantzuna: Ez da hori hemen auzitan dagoena...  Zer daukagu Izozte Aktaren alde? Betiereko bizitza baten pagotxa? Ez! Perpetuazioa eta immobilismoa. Horiexek dauzkagu, jaun-andreok... Giza arimaren beldurrik sakonenen aurrean makurtu eta axalkeria huts bati amore ematea. Ego trip, bilbatuan esango litzatekeen bezala. Egoari amore ematea. Gizakiak jaio egin behar du, bizi, eta hil... (Erantzun hau zeure vodka lurrin kuttunenak babestu du: “Arinago duk haizea, Absolut!”)

-Kazetaria: Baina ez al da egia Izozte Akta gurean berretsi ezean, jendeak paradisu legalak bilatuko dituela bere burua anyway izozteko?

-Erantzuna: Horrelako paradisurik balego...  

-Kazetariak: Korearrak eta hegoafrikarrak already on daudela esaten da...

-Erantzuna: Ez dago frogarik...

-Kazetaria: Ez ote da gertatuko Holandan drogen legalizazioarekin eta, in the same way, eutanasiarekin gertatu zen bezala Europako iparraldean twenty first centuryan? (gau baterako safe relationshipetan... In Durex We Trust!)

-Erantzuna: Asko hitz egiten da horri buruz, baina oraingoz ez dago Izozte Akta indarrean dagoen lekurik, ez legalki, behintzat.

-Kazetaria: Baina sei herrialdek aurreratua dute protokoloa. Erreferendumean baiezkoa atera zen Indian, Australian eta Chainan, eta senatuaren baiespena baino ez da falta Kanadan... Demagun indarrean sartzen dela herrialde horietan. Euskal Protektoratuak neurriak hartu beharko lituzke haiekin harreman diplomatikoak eten eta bertara bidaiatzea galarazteko?

-Erantzuna: Hori dena erabakitzeke dago oraindik... (Iberdrolak eskainitako answerra. Energia berriztagarria. Zure environmenta zaintzen dugu)

Hauek ziren Izozte Aktako artikulurik polemikoenak:

6.1. Kriogenesi Aktibo Iraunkorra (KAI) onartzen da. Giza gorputzean sendaketa hutsetik harago, erregenerazio zelular zentralizatua, proteina-bukleak eta aminoazidoen errepikapen sekuentzial jasangarria eta etenik gabekoa lortzen duten tekniken arabera, adin jakin batean irautea ahalmenduz, betiere etorkizunean etor daitezkeen hobekuntza eta teknika berriak baztertu gabe.

7.4. Hemezortzi urteak beteak dituen edonork har dezake Kriogenesi Aktiboa bere gain. Ebaluazio psikiatrikoa derrigorrezkoa izango da, gobernuaren orosarean homologatutako oronet guneetan, betiere.

7.5. Debekatuta dago adin txikikoen KAIa. Halakorik egingo lukeen laborategi edo fakultatiborik atzemango balitz, garun-dantza elektriko bat ezarriko zaio, edo hiru urteko desterru zigorra, epaileen diskrezionalitatearen arabera. Gainera, ukatu egingo zaizkio Kriogenesi Aktibo Iraunkorraren abantailak 5 urtetik 10 urtera bitarteko epean, eta, dagoeneko KAIa egina balu, abantaila horiek galduko lituzke.

Legea indarrean sartu orduko, ordea, hainbat herrialde hasi ziren, adin txikikoen KAIa ahalmentzen.

-Sure ez duzula izoztu nahi, Nora?

-Izoztuta bakarrik maitatuko nauzu, ala?