Liher Goienetxea Fradua ‘Astillas’ | Bermeo

Ekintza txikiak

Egunkari batean irakurri dut Hego Euskal Herrian 72 milioi euro gastatu direla El Niño zozketan eta, ezer gutxi geratu ei da Hego Euskal Herri honetan.

Ez dut inoiz ulertu, ez dut ulertzen eta ez dut ulertuko ere, inoiz ez dudalako loteria, zozketa eta horrelakoetan parterik hartu, sosik gastatu, zelan gasta daitezken Hego Euskal Herrian, Espainiatik at, jakinda gainera diru horren kopuru handi bat Espainiako gobernura doala, horren beste diru zozketa batean. Eta Espainiako gobernuak zertan gastatuko du dirutza hori?

Adibidez guri makilkadak ematen dizkiguten polizia eta guardia zibilei armak erosten, ejerzitoa, independentzia eskatzen dugunean armaz erasotzeko prest dagoena, armaz hornitzen...

Eta kopuru horretatik zenbat gastatu dute independentistek edo, euren burua euskal independentistatzat dutenek? Has gaitezen, bada, egunen batean gauza txikietatik independentziaranzko bidea egiten. Ekintza txikietatik heltzen delako gauza handiak egitera.

Search