Eskola Txikien 25. festa ospatu da gaur Larraulen. Datorren urtean Olaberrian antolatuko dute eskola txikien garrantziaz jabetzea helburu duen festa. Izan ere, euskararen alde ekarpen handia egiten dute eta herriak bizirik mantentzen dituzte.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia bertan izan da eta Aldundiak «landa garapen orekatua» bultzatzea duela helburu aipatu du, eta bide horretan eskola txikiak babestu eta indartu behar direla.
Hain zuzen premia horretaz mintzatu da Mikel Olano Gipuzkoako Eskola Txikietako Koordinakundeko lehendakaria eta batez ere hain osasuntsu ez dauden eskola txikien alde indarra egiteko eskatu du.