Naiz.info
Laudio

Tubacex lantegia hutsarazi dute jario toxiko baten eraginez

Azido nitrikoaren eta azido sulfurikoaren nahasketak sortu du jario toxikoa Laudioko lantegian. Ezbeharra goizeko 08.45ean jazo da, baina egoera normaltasunera itzuli da ondoren.

Amurrioko lantegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute astearteko lan istripua salatzeko. (ARGAZKI PRESS)
Amurrioko lantegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute astearteko lan istripua salatzeko. (ARGAZKI PRESS)

Laudiko Tubacex lantegia hutsarazi egin dute goizean nahigabeko jario toxiko baten eraginez. Ezbeharra goizeko 08.45ean gertatu da eta jarioa azido nitrikoa eta azido sulfurikoa nahastu ondoren jazo da.

Lakuako Herrizaingo Sailaren arabera, nahasketa horrek eragin du jarioa eta langileak lantegitik aterarazi dituzte.

Biktimarik ez dela izan gaineratu dute iturri berberek eta egoera normaltasunera itzuli dela minutu batzuk beranduago.

Bigarren ezbeharra bi egunetan

Tubacexen aste honetan izan den ezbeharra da gaurkoa. Astearte arratsaldean eztanda bat izan zen enpresak Amurrion duen lantegian eta 41 urteko langile bat hil zen.

Gaur elkarrerataratzea egin dute, istripua salatzeko.