Naiz.info
Bilbo

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikotekideari ezpainean burukada bat eman diolakoan

Atxilotua 21 urteko gaztea da eta 18 urteko bikotekideari burukada bat ematea leporatzen dio Bilboko Udaltzaingoak. Atzematea Bilbon gertatu da bart.

Bilboko Udaltzaingoaren arabera, atxiloketa Olano kalean jazo zen atzo gaueko 21.30ean. J.M.C., 21 urteko gazteari, 18 urteko bikotekideari ezpainean burukada bat ematea leporatzen diote.

Erasoa hiru urteko haurraren aurrean gertatu zen eta, biktimaren arabera, ez zen erasoak jasaten zituen lehenengo aldia.