Naiz.info
Bilbo

Jipoi gogorra jaso du Athleticek San Mamesen (0-4)

Zuri-gorriek huts egite larriak izan dituzte atzealdean eta Lehen Mailan jokatzeko beharrezkoa den tentsio falta erakutsi dute bigarren zatian. [Partidaren xehetasunak]

Athleticeko jokalariek buru makur bukatu dute partida. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)
Athleticeko jokalariek buru makur bukatu dute partida. (Luis JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS)

Jipoi gogorra jaso du Athleticek (0-4). Merezitakoa izan da porrota bigarren zatiko hainbat pasartetan Lehen Mailan jokatzeko beharrezkoa den tentsio falta erakutsi baitute jokalariek.

Athletic ondo aritu da lehen zatian zehar. Gol aukera andana sortu ditu, baina Espanyolek lehen gola egin duenean behera egin dute. Bigarren zatian huts egite larriak egin dituzte defentsan eta Espanyolek beste hiru gol egin ditu.