NAIZ.INFO
BILBO

Haurreskola euskaldun eta kalitatezkoa galdegin du LABek

LAB sindikatuak elkarretaratzeak burutu ditu Bilbo, Gasteiz eta Donostian, Haurreskola doakoak, unibertsalak, kalitatezkoak eta euskaldunak galdegiteko.

Haurreskolen aldeko elkarretaratzea, Bilbon. (ARGAZKI PRESS)
Haurreskolen aldeko elkarretaratzea, Bilbon. (ARGAZKI PRESS)

Iragan astean EAJ, PP eta UPyD alderdiek Haurreskoletan gaztelania gehiago erabiltzearen alde Gasteizko Legebiltzarrean onartutako eskaerari erantzuteko, LAB sindikatuak elkarretaratzeak burutu ditu EAEko hiru hiriburuetan.

Elkarrateratzeotan, haur eskolak doakoak, unibertsalak, kalitatezkoak eta euskaldunak izan behar dutela azpimarratu dute.