Naiz.info
Donostia

Realak berdinketarekin konformatu behar izan du (1-1)

Txuri-urdinek ezin izan dute Levante gainditu Anoetan. Kanpotarrak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira bigarren zatian, baina ondo defendatzeko gai izan dira. [Partidaren xehetasunak]

Realak ezin izan du Levante gainditu. (ARGAZKI PRESS)
Realak ezin izan du Levante gainditu. (ARGAZKI PRESS)

Denborak esango du Realak Levanteren kontra lortutako berdinketaren garrantzia. Izan ere, txuri-urdinek Anoetan irabaztek aukera aproposa izan dute, bigarren zatian Levante jokalari bat gutxiagorekin geratu ondoren.

Baina Levante talde sendoa da eta berdinketa ondo defendatzen asmatu du. Partidako bi golak lehen zatian heldu dira. Velak egin du donostiarrena eta Michelek kanpotarrena. Biak penaltiz heldu dira, nahiz eta epailea bi kasuetan erratu egin den.