Naiz.info
Donostia

Carlos Martinezek 2018ra arte berritu du Realarekin

Atzelari txuri-urdinak 2018ko ekainaren 30era arte luzatu du Realarekin zuen kontratua. Pozik agertu da luzapenarekin.

Carlos Martinezek Realean jarraituko du 2018ra arte. Zoriontsu agertu da atzelaria kontratuaren luzapenarekin. «Oso pozik nago. Azkar izan da, bi aldeak bat datozenean erraza da». Harrobiko jokalariak esan duenez, «Reala sentimendu berezia da, 2018arte jarraitzea amets bat da».

Loren kirol zuzendariak adierazi duenez, «orainaren oinarriak sendotzen ari gara epe erdi eta luzera begiratuz. Carlos esperientzia gehiago duen eta taldean finkatuagoa dagoen jokalaria da eta kontratu honekin ulertzera ematen du bere intentzioa bere karrera Realaean amaitzea dela».