NAIZ.INFO
BILBO

Ikertzen jarraitzeko eskatu diote Europoli Hodei Egiluzen gurasoek

Duela ia hiru hilabete desagertutako Hodei Egiluzen gurasoek Europako Parlamentuaren osoko bilkuratik dei egin diote Europoli eta Belgikako polizia zein erakundeei, gazte galdakoztarrarekin gertatutakoa ikertzen jarrai dezaten.

Egun gutxi barru beteko dira hiru hilabete Hodei Egiluz desagertu zenetik eta astelehen honetan Izaskun Bilbao eurodiputatu jeltzaleak gazte galdakoztarraren gurasoen ahotsa eraman du Europako Parlamentura.

Desagerpena ikertzen jarraitzeko eta halako kasuetan koordinazio maila altuagoa izateko eskatu dute.

Datorren igandean, hilak 19, beteko dira hiru hile Egiluz Anberesen desagertu zenetik, eta gaztea gogoratzeko Gorbeara mendi martxa antolatu dute.