NAIZ.INFO
IRUÑEA

‘Bertsokleta’, euskararen alde bizikleta eta bertsoa uztartuz

Lodosatik abiatu da ‘Bertsokleta’ ekimena, euskaraz bizi eta ikasteko eskubidea aldarrikatzeko.

Lodosatik abiatu da larunbat goizean ekimena. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)
Lodosatik abiatu da larunbat goizean ekimena. (Jagoba MANTEROLA / ARGAZKI PRESS)

‘Bertsokleta’ ekimenak euskarak Nafarroan bizi duen egoeraren berri emango du apirilaren 19tik 25era.

Nafarroan Vascuence-aren Legearen ondorioz euskarak bizi duen egoera ezagutaraztea du helburu bizikleta eta bertsoa uztartuko dituen ‘Bertsokleta’ ekimenak, ‘Euskaraz bizi eta ikasi’ ekimenak bultzatuta.

Zazpi bertso eskola bisitatuko dituzte eta herrialde bakoitzean bertso saio bat egingo dute, Nafarroako «hizkuntz-apartheid-aren» egoeraren berri emateko.

Ibilbidea Lodosan abiatu da larunbatean eta honako etapa hauek egingo dituzte zazpi egunetan: Agurain-Markina, Markina-Lasarte, Lasarte-Senpere, Senpere-Urdinarbe, Urdinarbe-Baigorri eta Baigorri-Iruñea.