NAIZ.INFO
GASTEIZ

Araba Euskaraz, ikastolen aldeko jaialdia, Lapuebla de Labarcan

«Mugan, bizi, bizi» lelopean antolatu du jaialdia Assa Ikastolak. Ekitaldiz beteriko egitaraua dute. Bost gunetan banatuta, musika, kirola, abentura eta ikuskizun ugari hartuko ditu ikastolen jaiak.

Hasiera ekitaldia. (ARGAZKI PRESS)
Hasiera ekitaldia. (ARGAZKI PRESS)

Lapebla de Labarcan ospatuko dute igande honetan Araba Euskaraz ikastolen aldeko jaialdia.

Iñigo Urkullu lehendakaria hasierako ekitaldian izan da beste hainbat ordezkari politikorekin batera eta «euskal ikaskuntza eredua bermatu eta hobetu» ahal izateko «zuhurtzia» eskatu du.

Lehendakariak Assa ikastolak, Araba Euskaraz festaren aurtengo edizioaren antolatzaileak, egindako lana goratu du, «urte guzti hauetan euskara zonaldean bizirik mantentzen lagundu dutelako».

«Mugan, bizi, bizi» leloa du jaialdiak eta bost gune: Biuragunea (herrian), Mazuelogunea (ikastolan), Tempranillogunea (gaztegunea), Garnatxagunea eta Grazianogunea.

Zirkuitoan zehar, TTek elektrotxaranga, trikitilariak, txarangak, txistulariak, txalapartariak eta gaiterok izango dira, besteak beste, txoko guztiak alaitzen.

Arabako bertsolarien saioa ere izango da, eta musika eskaintzari dagokionez, Beira, Mikel Urdangarin, Zea Mays, Ze esatek!, Malenkonia edota Oihan Vega dj-aren kontzertuak iragarri dituzte, besteak beste.