Soraluzeko jaiak, gaztetxean
24/07/2013 - 01/08/2013
Soraluze
Gipuzkoa
Soraluze
RESEÑA

Uztailaren 24ean, Soraluzeko gaztetxeak antolatuta, Gazte Eguna egingo da jaien barruan. Egitaraua goizeko 11:00etan hasiko da desafio batekin: Soraluze vs Oñati. 14:30ean gazte bazkaria hasiko da eta bertso-desafioarekin jarraituko du. 20:00etan txupinazoa botakoa da eta txosnen irekiera egingo da. 21:00etan kontzertua: Soraluzetik Clavo Oxidau, ZZ blues eta Grosso Mondo taldeek izango dira eta Oñatitik Ro, Zuen Azkena, Bitz eta Papalagi taldeak.

Uztailaren 25ean 19:30ean futbolin txapelketari hasiera emango zaio. 01:30ean, dj Elvis Cainoren emanaldia.

Uztailaren 26ean, Herrira eguna antolatu da. 14:30ean, elkartasun bazkaria egingo da. 20:00etan, kalejira urdina, 20:45ean, azken elkarretaratzea eta gauean kontzertuak gaztetxean. Oraingo honetan, Goienetxe anaiak Nafarroatik etorrita eta  ondoren, Fun and Go erromerixia, Zarauztik.

Uztailaren 27an 23:30ean, kontzertua Nafarroako Soñadores Natos, reggae hip hop taldea entzungo da.

 

UBICACIÓN
Gaztetxea
Soraluze