Naiz+ Naiz+

Abian da euskarazko spot lehiaketaren bigarren edizioa


‘Merkataritzan da balioa’, iazko edizioko spot irabazlea

Euspot.eu ‘Sare sozialak eta euskara’ izango ditu hizpide 2013ko Euspot lehiaketak, euskarazko spot lehiaketak. Antolatzaileak HUHEZIko (MU) Komunikazio Departamentua, Aretxabaletako Udala eta Arteman Komunikazioa Koop. Elkartea dira. Bi helbururekin sortu zen 2012an Euspot lehiaketa: batetik hutsune bat bete nahi du ikus-entzunezkoen eta euskararen sorkuntzaren arloan, eta bestetik, euskararen erabilera bultzatu nahi du esparru guztietan. Hain justu ere, lehiaketan parte hartuko duten spot horiek herritarren arteko ahozko harremanetan euskararen erabilera bultzatu beharko dute.

Lanak apirilaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dira http://www.euspot.eu webgunean (bertan informazio gehiago)