Naiz+ Naiz+

«...etxerako bidean dira iheslariak...»

‘Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak’ bideo hau argitaratu berri du ihesak Euskal Herrian izan duen historia laburbilduz eta Miarritzen iazko ekainean aurkeztu zuten konponbiderako proposamena gogoratuz. Egungo iheslariek «azkenak izatea beste desirarik ez» dutela diote bideoan eta «ez dira zain egongo» esanez amaitzen dute bideoa «etxerako bidean jarriak dira, herria dutelako arnas, herri librea amets».

Bideoak atzera begirako luzea egiten du, mendeetan ihesak Euskal Herrian izan duen izaera aztertuz eta bereziki azken hamarkadetako egoerak eta irudiak gogoratuz. Munduan barrena 500 bat iheslari daudela diote eta batzuk eta besteek bizi dituzten egoera ezberdinak azaltzen ditu bideoak. Dauden herrialdeko nazionalitatea hartu dutenak, nortasun agiri faltsuekin bizi direnak, inolako paperik gabekoak, klandestinitatean direnak eta eritasun larriekin bizi direnak aipatzen dituzte.

Euren helburua irtenbide pertsonala baino, «iheslari bilakatu dituen arazoa kopontzea» dutela helburu aipatzen dute, «etorkizunean iheslaririk izan ez dadin».

> Ni un futuro sin pasado, ni un pasado sin futuro (Iñaki Altuna NAIZen)