Jostari blog naiz

Topatu.info ere metamorfosian da, honats lehen mugarria

Euskal gazteriak hiru hamarkada luzez aurrera eramandako borrokaren dokumentalaz gozatu eta biharamunera, gazte mugimenduaren hausnarketarekin bat egin eta Topatu.info gazte egitasmo komunikatiboak urrats kualitatiboa eman du. Gazteriarentzako egiazko tresna izan nahi du, gune informatzaile soil bat izateari utzi eta egiazko topaleku bihurtzeko.

Eta horren erakusle da gaurkoan atariak duen diseinu berria. Biderkatu egin da, biderkatu atalen aldetik, biderkatu zilegi izan dadin lan egiteko prest dauden gazte kopuruari dagokionez, biderkatu gozatzeko ikusgai jartzen dituen edukien kasuan... ITZELA DA!!!

Webgunera sartu orduko izugarrizko nahastearekin edo antolakuntzarekin topo egiten dela esan daiteke, zalantzak izan ditut zein ataletara joko dudan erabakitzerako orduan. INFO atalak orain arteko atariaren osotasuna islatzen du, euskal gazteen berriak barnebilduz.

BLOGARIAK txokoan biltzen den jendetza eta hausnarketa piloa ez da parte onekoa! Zer da hori baina? Zoraturik dagoen gazte andanaren pajeoak, guztiok identifikatuta sentitzeko modukoak, bai horixe!

TOPATEGIAn elkarrizketa batekin eta erreportaje batekin topo egin dut. Kazetaritzan murgiltzeko prest dauden gazteek eginiko lanak dira, ohiko medioetatik aparte kontsumitu ditzakegun eduki interesgarriak bistaratzen dizkigu atal honek.

Baina, hori ez da guztia! Beste hiru atal geratzen dira oraindik! FORMAZEUTIKAn beste jendarte eredu bat, gazteon arteko bestelako harremanak... halakoak lantzeko dinamikak dauzkagu eskura. Gazteon arteko hika-mikak trukatzeko, sexuaren inguruko zalantzak argitzeko eta abarrerako, berriz, IDEIEN KONTRABANDOA sortu dute. Amaitzeko, orain artean egin ditugunen, eta hemendik aurrera egingo ditugunen artxiboa gizentzen joateko HEMEROTEKA ere badu Topatu.info-k.

Zorionak hau guztia posible egin dutenei, aupa zuek, segi egurra ematen!!!