ttiklik blog naiz

Haurra gehiegi babestea: ohiko uste okerrak-Sobreproteger al niño: errores frecuentes

Gurasoek ahulak balira bezala tratatzen ditugu gure seme-alabak, baina benetan diruditena baino askoz ere indartsuagoak dira.

Los padres tratamos a nuestros hijos como si fueran débiles, pero en realidad son mucho más fuertes de lo que parecen. Muchas veces tenemos miedo de que, en su afán por explorar el mundo, se hagan daño.

sobreprotección

Atala(k): Gehiegizko babesaHazieraHezkuntzaSobreprotecciónCrianzaEducación
Etiketa(k): 


Leer el artículo completo: 

SOBREPROTECCIÓN


Artikulu osoa hemen: 

GEHIEGIZKO BABESA


Sarritan beldur izaten gara, mundua esploratzeko duten gogo bizia dela-eta, min egingo ote duten.

 

Urte batekin, haurrak idependenteak izaten eta inguruko guztia ikertzen hasten dira: topatzen duten edozer ukitu, miazkatu, usaindu egiten dute. Gurasoek uste dugu hori egitea arriskutsua dela eta, batzuetan, haurrak gehiegi babesten ditugu, hala hobeto zainduta egongo direlakoan. Ez erori uste oker horietan eta utzi zure haurrari bere aurkikuntzekin gozatzen!

 

 





Garbitasuna: egunero bainatu?


Okerra: higienea inportantea da baina ez dugu horrekin itsutu behar. Jende askorentzat, bainua lotara joateko erritualaren parte bat da eta lasaitzeko eta gurasoekin jolasteko tartetxoa da. Hala bada, eutsi egingo diogu

 

Urtebeteko ume batek, parketik hareaz goitik behera zikindua etortzen ez bada behintzat, ez dauka egunero zertan bainatu behar. Pixoihalak aldatu ondoren ipurditxoa garbi badauka eta jan aurretik eta lotara joan aurretik eskuak ondo garbitzen baditu, bainua nahierara txandaka dezakegu.





Ondo-ondo berotu


Okerra: gurasoek sarrienik egiten dugun okerretako bat da, batez ere haurrek hotzeria harrapatuko duten beldurrez. Pedriatrek argi eta garbi diote: hotzeria kutsatze bidez harrapatzen da, ez hotza pasatzeagatik. Ume batek, lo dagoela, arropak eranzten baditu, beroak dagoelako egiten du.

 



Erortzen bada, altxatzera lasterka joan


Okerra: Gurasoek oso gaizki pasatzen dugu gure txikia lurrera jausten denean. Normala da gure seme edo alaba babestu nahi izatea eta min har lezakeela-eta beldur izatea. Baina ez da umea gehiegi babestu behar, ez eta haren jarduteko eremua mugatu behar ere.

 

Haurrek gu erne egotea behar dute, baina egin behar dutenari mugak jarri barik. Hobe da haur batek sentitzea bere kabuz ibiltzeko balio duela, egingo duen guztia arriskutsua den sentipena edukitzea baino.

 

Nola lagun diezaiokegu oztopoak gainditzen?

  • Saiatzen eta kale egiten utzita.
  • Ikastea behin eta berriro huts egitea da.
  • Gurasoek euren haurrak hutsegiteak gainditzera animatzen dituztenean, transmititzen ari direna da haurrek euren helburuak lor ditzaketela.
  • Ahalegin positiboek aurrera egiten laguntzen diete haurrei.

 

Leer el artículo completo: 

SOBREPROTECCIÓN


Artikulu osoa hemen: 

GEHIEGIZKO BABESA