Harkaitz Canok idatzitako narrazioa


17. ATALA

IHES BETEA:
SYLESIA HELBURU

HARKAITZ CANO | 2013/08/20


Hipnodei bat neukan oronetean. Mustafa Bergararena zen. My friend, my brother? Nire itzala ematen zuen gehiago, aspaldion. Baina jada ez nintzen harekin fidatzen.   

-What the hell…  Nola ausartu zarete?

Mustafak something zekien. Bad stuff. Zerbait iluna. Baina zer, ordea? Hainbeste gauza egin nituen out of law aspaldian… Haietako gehienak Mustafaren alde eta alderdiarekiko leialtasunez, dena esan behar bada. To make a long story short: abertzale ona izaten erakutsi zidaten my parents. Beti loyal.

-What?

-Lepoa moztuko didate jakiten bada, baina policefriendak zuen etxerako bidean dira jada… Atxilotzeko agindua dute. Abisatu beharra neukan. Hartu familia eta zoazte the shit out of there!

-Why baina?

-Eta galdetzeko azala daukazu? You´re insane! Umea izoztea ere! Non eta Ipar Korean! Badakizu zein den hori egiteagatiko zigorra?

-Garun-dantza bat, right?

-Ez da txantxetako kontua, Didi.

Emazteari eta umeari begiratu diet. Umea arraro dago, erabat retro dabil aspaldion. Partxisera jolastu nahi du orain. That´s weird... Kid gajoa. Dadoak hartu eta patrikan gorde ditut bera ohartu gabe. Esan diot dadorik gabe no way dagoela jolasteko eta bilatzeko where dauden.  

-Brainphonetik ari zinen, laztana? Nor zen?

-No one… Laneko kontuak, joan beharra daukat.

Harritu egin ziren kiss bana eman nielako. Ez nintzen hain samur portatu haiekin in a dog´s age. Banekien gauzak ongi ateratzen baziren ez nituela never more ikusiko. Goodbye, goodbye. Sayonara, baby.
Bidaia-agentziara egin nuen hipnodeia. Nora alde egin nezakeen? Ez neukan much time pentsatzeko.

Abantaila bakarra eduki nezakeen, anyway: policefriendak hiru pertsonaren atzetik zebiltzan, ez zuten kalkulatu bihozgabe honek all alone alde egin zezakeenik.

«Ongi etorri multibertsoen katera. Itxaron apur bat, mesedez. Zure irisaren baliozkotasuna ziurtatzen ari gara ordainketa prozesatzeko. Mila esker zure pazientziagatik. Password zuzena. Irisaren erkaketa positiboa.

Bete arren, beheko galdetegia. Zeure gogo eta apetei ongien egokituko zaien unibertsoa hautatzen saiatuko gara.

Aukeratu nahiago duzun garraiobidea: A) Sutunpa-trena B) Hegazkina C) Telegarraioa D) Edozein.

‘Telegarraioa’ hautatu duzu. Ziur zaude? Itxaron, mesedez...

Osasunari dagokionez, zein abantailarekin jokatu nahi zenuke? A) Ez dut abantaila berezirik nahi B) XX. mendeko zirujia konbentzionala eta laparoskopia errobotikoa (vintage) C) Nanosendakuntza D) Organoen ordezkapena eta autoebakuntza E) Izoztea F) Denak.

‘Ez dut abantailarik nahi’ hautatu duzu. Ziur zaude? Itxaron, mesedez...

Zure datuak prozesatuak izan dira. Extreme turismoa hautatu duzu eta telegarraioa sendabide estaldurarik gabe. Ados bazaude, kliskatu behin ezker betazala.

Zorionak!  Garaia aukeratzea baino ez zaizu jada falta. Kliskatu betazala zure gustukoena heltzen denean: Auschwitz 1944, Waterlooko bataila, Apartheid Hegoafrika, Hego Poloaren konkista, 1789ko Paris…

‘1789ko Paris’ hautatu duzu. Legez jakinaraztera derrigorturik gaude garai horretan gaur egun gaindituak dauden birusak eta gaitzak daudela. Onartzen duzu, hala ere? Ingurune seguru bat eraikitzea nahi duzu, ala zeure gain hartzen duzu gaixotasun hauen arrisku oro?

‘Nire gain hartzen dut’ hautatu duzu.     

Itxaron apur bat, arren, operazioa gauzatzear dago… Operazioa amaitzen denean eutsi apur batez, mesedez, inkesta bat egingo dizugu gure zerbitzua egokia suertatu ote...»

Orduan eten zen. Damn it! Gutxi falta izan zen. Almost there nengoen... Baina iluntasuna egin zen bat-batean. Oronet sistema fall egin zen down. Interbenituta nengoen, no doubt. Hainbeste urte Iraultza Frantsesa ezagutu nahian, eta azkenean nothing. Pasaporterik gabe eta kreditu txartelik gabe, choice bakarra geratzen zitzaidan, beraz: Sylesia. Ez zen nire gustukoena, baina there was no other way out.
 
Jazz Malandak baino ezin lortuko zidan hara iristeko ticketa.

-Dirua first, my darling.

-Now ezin diat ordaindu... No cash...

-No cash, no deal.

-Ez zaukaat sosik, zin dagiat next weekean...

-Dirua? Doleuroez beyond ere bazagok bizitzarik...

-I´m kind of lost...

-Dena esan behar zaik, ala? You can pay dirua ez denarekin ere...

-Zer do you mean?

-Zer saltzen dik Jazz Malandak, for God´s sake? Zer erosten diok hik?

-Oroitzapenak? Nire memoryak nahi dituk?

-I mean... Dirurik ezean, eskain dezakek ezer hoberik?

-Ongi zagok, baina pasaporte faltsu bat ere nahi diat... eta ehun mila doleuro Sylesiako dibisatan.

-Go easy, Didi. Berrogei mila doleuro emango ditiat. Hominido muskerrekin trukea egitea, hire kontu. Ez nauk bloody banktruk bat.  

-Eta pasaportea.

-Pasaportea included. On the house.

-Nire oroitzapenek much more balio ditek... ondo dakik hori...   

-Sylesiara joan nahi duk, bai ala ez?