Patxi Aznar Bellido
Andoain

Europa aurreratua; beste ikuspuntu batetik

Askotan edozein egunkaritan hondakinekin erlazionatuak daude idatziak irakur daitezke, batzuetan idatzi horiek, alderdien arteko liskarrei dagokienez, denontzako interesa ez da gelditzen, bere osotasunean jorratuta.

Nire ustez, hondakinen gaia ondo jorratuta egoteko, Europatik datorkigun araudian oinarrituta egon behar da. Europa, aspaldi ohartuta, lehengaiak agortzen ari zirela, legediaren bitartez, suntsiketa hau ekiditen saiatzen ari da. Horretarako osatutako hondakinen kudeaketa hierarkiari jarraipen zehatza eman behar zaio. Hierarkia honetan, prebentzioari ematen zaio garrantzia, ondoren berrerabilpenari eta birziklatzeari, gero balorizazioari eta bukatzeko deuseztapenari.

Europako legediaren arabera, 2020rako berriztagarriak diren hondakinak erretzea debekatuta egongo denez, nahitaez, birziklatzearen aldeko apustua egin behar da. Zentzu honetan, Gipuzkoako zenbait udaletan, indar politiko desberdinen artean, lortzen ari diren akordioak oso garrantzitsuak dira; indar politiko batek, zenbait udaletan, pentsatuta zeukan zabor bilketa sistema, erretiratzeko beharra izan badu, beste indar batzuek ere, helburu zehatz bat lortzeko, jarrerak malgutu dituzte. Nik horri konpromisoa deitzen diot.

Gipuzkoako birziklatze tasa, %35, Europako herrialderik aurreratuarekin konparatuta oso apala da; adibidez, Flandriak (Belgikaren barruan dagoen lurraldea, Euskal Herriko biztanleria hirutik biderkatzen duena) %75 birziklatzen du, Austriak %70, Alemaniak %62. Datu horiek ikusita, baten batek hurrengoa, galdetu dezake: zergatik Flandriak Alemaniak baino dezente gehiago birziklatzen du? Momentu zehatz batean, Flandriak erraustearen aldeko apustua baztertu zuelako, eta Alemaniak ez. Erabaki honen emaitza hau da; gaur egun, Alemaniak, nahiz eta zero zabor helburuarekin lanean jarraitu, bere errauskailuak hornitzeko, urtero bi milioi tona zabor inportatu behar ditu.

Herrialde aurreratuta honi gertutakoa ez da aparteko kasu bat, beste herrialde aurreratu batzuei ere, gauza bera gertatu zaie; adibidez, Norvegiari, Suediari, Holandari etab. Kontua da, hondakinak ondo bereizten dituzten herrialdeak, gero beren errauskailuak hornitzeko materialak inportatu behar dituztela. Askotan, erretzen diren hondakinen barruan, materia organikoa aurki daitekeenez, ateratako aprobetxamendu energetikoa oso eskasa da. Berriz, hondakinak ondo bereizita daudenean aprobetxamendu energetikoa handitzen da, baina, erretzen dena birziklagarria bada, laster Europako araudiek galaraziko dute.

Bestalde, orain arte esandakoa ondo irakurrita, edonori hurrengo galdera burura dakioke: nola egin duten herrialde horiek, birziklatzearen portzentajea hain altua eduki ahal izateko? Adibidez, Alemanian gertatutakoa oso esanguratsua da, herritarrak, industrialak eta politikariak, ados jarri dira eredu jasangarri bat bultzatzeko. Alemaniaz gain, beste herrialde batzuetako ereduak ondo aztertu ondoren, herritarren kontzientziazioari alde ekonomikoa gehitzen zaio; adibidez, Alemanian, gaizki birziklatzen duen komunitateari isun bat ezartzen zaio, beraz komunitateko bizilagun guztiek ondo birziklatzen dute. Holandan adimendu edukiontziak asmatu dutenez, pertsona bakoitzak kutsatzen duen arabera ordaintzen du. Herrialde bakoitzak erabiltzen duen sistemaz gain, Europako parlamentutik datorren araudia nahitaez bete behar denez, etxeko lanak lehenbailehen egitea komenigarria da; adibidez, Europako parlamentuak egindako azken araudiaren arabera, hurrengo urteetan, estatuek hondakin elektroniko gehiago birziklatu behar dute.

Gaur egun, birziklatzen diren 2 milioi tonatik, 2020rako 12milioi tonara pasa behar da, honekin batera zenbait plastikoren ekoizpena ere debekatuta egongo da. Bestalde, ez dut uste gipuzkoarrontzat eztabaida antzu honekin, errauskailua bai edo ez, jarraitzeko momentua izango denik, are gutxiago jakinda, Alemaniak 2020rako zero zabor helburua bete nahi duela, edo Danimarkak, orain arte errausketaren alde egon den herrialdea, sistema hau, efizientzia energetikoa eskasa edukitzeagatik, laster ordezkatuko duela.

Edonola ere, Europak ez dauka argi, zer egin nahi duen errefusarekin, ez dagoelako ados erretzearekin ezta zabortegietara eramatearekin ere. Bukatzeko, pasa den legegintzaldian Espainiako gobernuan zegoen alderdiak, garaiz ez hartzeagatik behar ziren zenbait neurri, Espainiako estatua larri samar utzi zuen. Nire ustez, hondakinekin antzekoa gertatzen ari da, Europatik datorkigun araudia bete ahal izateko, aurrerapauso sendoagoak eman behar direlako.

Buscar