Mikel Luluaga, Naroa Geresta | Bai Euskal Herriari-ko kideak

Mugarri bat gehiago

Horrenbeste eraso jasan dituen eta oraindik jasaten ari den herri batentzat, Aberri Eguna bezalako egun bat, ospakizun egun soil batetik haratago, erresistentzi eta aldarrikapen egun bat ere bada ezinbestean. Egun horretan gure herriko adierazpen kultural ezberdinek, gure naziotasunaren baieztapenarekin eta gure herriaren aurkako erasoei aurre egitera animatzen gaituzten mezuekin partekatzen du protagonismoa. Eta ez da txantxa, gure herria behin eta berriro desagerrarazten saiatu diren arren, hemen jarraitzen baitugu eta ez soilik bizirik, gure nazioa eraikitzeko bokazioarekin baizik. Oztopoen erasoez gaindik, Aberri Eguna, egunerokoan herria eraikitzen dugun guztion bozgorailua da, urte osoan burutzen den lanak bertan baitu isla. Herria ez da, askok pentsatzen duten moduan, egun konkretuetan eta folklore artean eraikitzen soilik. Herria eguneroko lanarekin eraikitzen da, abortuaren eta LOMCEren estiloko lege atzerakoiei aurre eginez, Euskaraz mintzatuz eta biziz, lan esparru propioa eraikiz eta borrokatuz, herrien arteko elkartasuna bultzatuz, gure ikurrak defendatu eta aldarrikatuz, e.a.

Aberri Egunak, borroka guzti hauek uztartzeko balio behar du, euskal nazioa arloz-arlo eta herriz herri, ekimen txikietatik abiatuz eraikitzen baita. Horren adibide dugu Etxarri Aranatz. Bertako herritarren iniziatibaz, beren herriari zuzendutako, baina Euskal Herri osoarentzat eredugarri izateko anbizioarekin, independentziaren inguruko herri galdeketa burutzekoa dira igande honetan. Hautsak harrotu dira, seguruenik etorkizun batean Euskal Herrian zehar hedatuko den ekimen baten lehen mugarria jartzen laguntzeko deia luzatu dute. Ziur gaude, bat baino gehiago zirela une honetara iriste espero ez zutenak, baina azkenean herritarren iniziatiba geldiezina izango denaren uste irmoa dugu. Igande honetan Etxarrin dugu zita.

Apirilaren 20an Iruñeara; Gure herria Euskal Herria dela ozen oihukatzeko eguna izango da, gazte zein heldu, gizon zein emakume, langile zein langabetu Iruñea izango da gure topaleku … Euskal Herria feministon, internazionaliston, euskaltzaleon, kirolarion… herria dela aldarrikatzeko erabili behar dugu. Aberri egunean, Euskal Herriaren nazio izatea eta gure askatasuna irabazteko asmoa, egi bihurtuko dugula, ozen aldarrikatu eta argi uzteko unea izango da.

Etxarrin jarritako mugarria lehena izan dadin….

Buscar