Jose Ignacio Otaño Olazabal | Elkartuko -Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea- lehendakaria

Urritasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren harira

Abenduak 3 izan zen atzo, eta Urritasuna Duten Pertsonen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Elkartuk urritasuna duten pertsonen aukera berdinta- suna bermatzeko gizarte eragile eta politikari guztiek beharrezko neurriak har ditzaten aldarrikatzen du. Gaur egun daukagun egoera ekonomikoa kontuan hartuz, aurrekontu murrizketak eta gizarte eskubideen neurri murriztaile eta atzeragarriekin, urritasuna duten pertsonen kolektiboa, gizarte bazterketako arrisku egoera batetik benetako gizarte bazterketa batera pasatzera behartua dago.

Gaur egungo une ekonomikoak, zorroztasunean eta baliabide publikoen kudeaketa eraginkorrean oinarritzen diren politikak eskatzen dituela jakin arren, ez da bidezkoa hauek inongo egoeratan, krisiaren eragina urritasuna duten pertsonengan gainerako hiritarrengan baino indar handiagoarekin jasatea. Halaber, gure kezka adierazi nahi dugu ez bakarrik gizarte eskubideen arloko murrizketengatik, baizik eta gauzatzen ari diren eragatik. Administrazio ezberdinen eta mugimendu asoziatiboaren arteko elkarlanean lortutako eta sendotutako eskubideak alde bateko eran kentzen, murrizten edo ikuskatzen ari dira. Beraz, urritasuna duten pertsonen kolektiboa ordezkatzen duten erakundeek dagozkien erabakien prestaketan, lanketan eta onarpenean parte har dezaten aldarrikatzen dugu.

Buscar