Audio_placeholder
Jon Lekuona : «Ordiziatik Iruñera monozikloz joango naiz presoen senideek astebururo sufritzen dutena islatzeko»

[INFO7 IRRATIA] Euskal preso politikoen alde «borroka guztiek» balio dutela uste du Jon Lekuonak eta horregatik, «bere estiloan» borrokatzeko hautua egin du. Larunbat honetan, bere monoziklora igoko da eta Ordizia eta Iruñea artean dauden 80 kilometroak gurpil baten gainean egingo ditu. 06:30ean Ordiziako Herriko Tabernatik abiatuko da eta 19:00 aldera Iruñeko Alde Zaharrera iristea espero du. Lekuonak aurreratu digunez «eguraldi traketsa ez da oztopo izango, senideek astebururru sufritzen dituztelako eguraldiaren gora-beherak».

31 ENE. 2013
Loading...