BIZIGOGOZ

 

Zazpi txoko berezi Euskal Herrian

Iparretik hegora hamaika bazter eder ezkutatzen ditu Euskal Herriak. Eguneroko eromenetik ihes eginda itsasoaren dantzez edo zuhaitzen katuez gozatzeko gonbita egiten dutenak. Amaigabea litzateke guztiak biltzen dituen zerrenda osatzea, atal honetan zazpi txoko berezi jaso ditugu. Kostaldetik mendigunera, ikustea merezi duten bazter magikoak dira. Edertasuna darie guztiei.


Urduña, Bizkaia
Arando menditik aranaren ikuspegia, irudiaren oinean ur jauziaren hasiera eta goialdean behatokia. I Paulo Etxeberria
BIZIGOGOZ|2013/03/26

Santiagoko Parke Naturalaren bihotzean kokatzen da Nerbioi ibaiaren ur jauzi ikusgarria. 270 metroko altuerarekin Europako ur jauzi handienetakoa da honakoa.

Bidarte, Lapurdi
bidarte
BIZIGOGOZ|2013/03/26

Historiaz eta kondaira magiko ugariren eszenatoki da Bidarteko txoko hau. Euskal kostaldearen edertasunaz gozatzeko leku pribilegiatua.

Zegama, Gipuzkoa
sanadrian
BIZIGOGOZ|2013/03/26

Naturak egindako opari eder horietako bat da Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko harribitxi hau.

Bermeo, Bizkaia
gaztelugatxe
BIZIGOGOZ|2013/03/26

Euskal kostaldeko natur ingurunerik eder eta erakargarrienetakoa da Gaztelugatxekoa.

Bakedano, Nafarroa
urederra
BIZIGOGOZ|2013/03/26

Izenaren jabe da Urederra. Putzu eta ur jauzietako ur urdin ia gardenek paisaia berezia osatzen dute. Naturaren maitaleentzat bisitatu beharreko lekua.

Agurain, Araba
agurain
BIZIGOGOZ|2013/03/26

Arbasoen erritu eta hildakoen gurtza ohiturek utzitako harribitxia da Sorginetxekoa.

Antoñana, Araba
antonana
BIZIGOGOZ|2013/03/26

Oraindik askorentzat leku ezezaguna dela esan daiteke Antoñanako txoko hau. Bisitari jariotik urrun, ingurune paregabeaz gozatzeko aukera aparta da.