NAIZ.INFO
BILBO

Iñigo Gonzalez aske geratuko da datozen orduotan

2011ko urtarriletik espetxean dagoen Iñigo Gonzalez preso barañaindarra aske geratuko da datozen orduotan, 10.000 euroko bermea ordaindu ondoren.

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Iñigo Gonzalez euskal preso politikoa datozen orduotan aterako da Madrilgo Estremera espetxetik, 10.000 euroko bermea ordainduta.

Gonzalez barañaindarra iazko urtarrilean hartu zuten atxilo beste bederatzi lagunekin batera. Ekin antolakundeko kide izatea egotzita, espetxeratu egin zuten. Guardia Zibilaren eskutan tratu txarrak jaso izana salatu zuten operazio hartan atxilotutako gehienek.